Atzo, azaroaren 25ean, Orokieta Herri Eskolan, indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko aldarria egin genuen. Ikasleek tratu onaren inguruan hausnartu zuten, eta eskuetako irudien bidez, errespetua, berdintasuna eta zaintza sustatzeko mezuak sortu zituzten.

Arratsaldean, eskola-komunitate osoa bildu ginen ohiko zinta-dantza egiteko. Ondoren, ikasleen leloak partekatu eta bertso batekin eman genion amaiera egunari.

Elkarrekin, egunero, indarkeriarik gabeko mundu baten alde!

πŸ’œ Tratu ona guztion ardura da! πŸ’œ