Aurreko batean 4. mailakoak Zuhatzara joan ziren bezala, oraingoan LH2ko ikasleak dira irteera batetara joan direnak. Hauek gau bakarra dute, beraz, bihar hemen izango ditugu bueltan. Nora joan diren ere azaldu digute: Aiako Harrietako Parke natural zoragarrian omen daude.

Hona hemen bidali diguten egitaraua:

Goizean mendi buelta eta arratsaldean inguruko basoak ezagutuko dituzte. Udazkena izan arren uda giroan omen dabiltza. Bero hauekin perretxikuak aurkituko ote dituzte?

Gaua, Arritxuloko aterpean pasako dute eta bihar berriz, jolas desberdinak egingo dituzte, eskalada barne.

Ongi pasa!