Ekainaren 16a, ostirala. Ikasturte osoan zehar GOGOR lana egin ondoren, 5. mailako ikasleek aisialdiaz gozatzeko beharra eta merezimendua dutela erabaki dute beraien irakasleek. Dena prest izan dugu: baloiak, kartak… baina batez ere GOGOA. Argazkietan ikus dezakezuen bezala, kirola egin dugu, uretan ibili gara, hondarretan zuloak egin ditugu eta espero ez genuen zerbait ere gertatu zaigu; bi ikasleri SALBERAk heldu die. Zarauztarrek ezagutzen zuten arrain hau baina beste askok ez, eta ez genekien hain minbera zenik. Eskerrak Julio irakasleak bazekiela zer egin behar den horrelakoetan, hau da, ibili, arrainak sartutako pozoina zabal dadin.
Salbuespen hau kenduta dena primeran joan da eta agur polita eman diogu 5. mailari!