3. mailako C eta D geletako ikasleak  Agorregira joan ziren atzo egun pasa. Pagoeta Natur Parkean dagoen Agorregiko burdinola eta errota ezagutu zituzten goizean. Jolaserako tartea ere izan zuten, nola ez, eta Pagoeta inguruko paraje zoragarriaz gozatu zuten bazkaldu bitartean. Oso ongi pasa zuten ikasleek eta asko ikasi zutela esan digute. Ezin gehiago eskatu, ezta?