Gaur, otsailak 21, ama hizkuntzaren nazioarteko eguna da. Duela ia zazpi hamarkada, Pakistanen ofizialtasunik ez zuen bengaleraren alde egindako protesta batean du egunak jatorria. Gero, 1999an egin zuen data ofizial Unescok, hizkuntz eta kultura aniztasuna bultzatzeko asmoz. Ordutik aurrera,  mundu osoko hizkuntza gutxituetako hiztunek beren hizkuntza aldarrikatzeko darabilte data hau.

Orokietan ere  kultur eta hizkuntza aniztasun handia dugu. Euskaraz gain, beste 16 hizkuntza inguru ditugu gaur egun.

Aldarrika dezagun, bada, gure hizkuntza, gaur eta egunero, eta balioa eman eta ezagutu ditzagun gure inguruan ditugun gainontzeko hizkuntzak ere.