Atzo goizean LH2ko ikasleek antzezlan bat ikusteko aukera izan zuten.

“Arin-Arin erbiaren abenturak” izeneko ikuskizuna eskaini zuten Panpotx kultur elkarteko kideek, eta bertan, gaur egun lotan dauden baloreak berpizteko asmoa agertzen dute: errespetua, laguntasuna, ekologia eta elkarlana.

Asko gustatu zitzaiela eta oso ondo pasa zutela adierazi digute ikasleek.