Aste honetan, Zarauzko Arraun Elkarteak gonbidaturik, Orokietako 6. mailako ikasleek arraunean ikasteko aukera izango dute. Gaur goizean lehen taldea joan da eta traineru ezberdinak ikusi eta hauen ezaugarriak ezagutu ondoren, ibaian arraunean aritu dira. Primeran pasa dute eta gehienak berriz joateko desiatzen geratu dira. Datozen egunetan beste taldeak joango dira eta haien argazkiak bertan argitaratuko ditugu.

Gogoz geratzen direnek aukera izango dute uztaileko egun batzuetan  Enbatako arraunlariekin jarduteko, gonbidapena luzatu baitigute.

Mila esker Arraun elkarteari eta bertako arraunlariei.