Ikasturte berrian, Covid garaietara egokituta, gure ikasleak ilusioz daude  denontzako irratsaio bikainak eskaintzeko.

Eskolako proiektuen berri, albisteak, olerkiak, aholkuak eta musika bikaina izango dituzue bertan.

Astelehenetik ostegunera, gure web orritik zuzenean entzungo gaituzue arratsaldeko 15:00etatik aurrera.

Aurten berriz ere Arraio Irratiari esker, FM bitartez entzuteko aukera ere izango duzue, asteartetik ostiralera eguerdiko 13:00ean entzungai izango duzue irratsaioa. Arraio irratian FM 99.3 an.

Orokieta Irratia nahieran entzuteko aukera ere baduzue, orokieta.eus webgunean.

Urriaren 26tik aurrera sintonizatu

Orokieta Irratia!