5. mailako ikasleak CODE euskaraz eginez programatzen aritu dira bi arratsaldetan zehar.  Modu dibertigarri batean jarduera desberdinak egiteko aukera izan dute. UEUko  Informatika Sailaren eta  EHUko Donostiako Informatika Fakultatearen arteko elkarlanari esker euskarara itzuli zen CODE aurreko ikasturtean, eta bertako informatikariak, Orokietako ikasle ohiak, izan ditugu gurean irakasle lanetan.

Mila esker Joane eta Markel!