Dinosauroak H.H.5-en

Annual Archive

Dinosauroak H.H.5-en

2019-02-05T10:52:24+00:0005/02/2019|

Gure aurreko proiektua bukatu bezain pronto, Akuariumenarena, ikasleek hurrengo ideia edo arazo egoera prest zuten buruan; ‘Dinosauroak’. Ikaragarrizko arrakasta izan du eta Jorge Oteizaren tertuliekin ere bat egin dugu, dinosauro erraldoi bat osatu baitugu tizak erabiliz. Honetaz gain, baso eder bat sortu dugu gure dinosauroak gustura egon daitezen. Youtuben aztertu ondoren, meteoritoa egitera ere ausartu gara. Liburuxka ere osatu dugu ikasten ari garen guztiarekin. Proiektuarekin jarraitzen dugu eta aste honetan Dinosauroen oinatzak egingo ditugu. Ea gustatzen zaizuen!