Azken bi urteotan, martxoaren 8ari loturiko proiektu bat egin izan dugu. Asmoa emakumeari ikusgarritasuna ematea eta gizarteko alor ezberdinetako emakumeak ezagutaraztea izan da. Emakume kirolariak eta emakume zientzialariak aztertu genituen aurreko urteetan, eta aurten, emakume bertsolariak landuko ditugu. Zuek ere etxetik proiektuan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu zuen ekarpenak eginez, seme-alabekin partekatuz…
Hainbat ekintza egingo ditugu, eta horietako bat lehiaketa izango da. Lehiaketan parte hartzeko, idazkaritza aurrean (edo partekatu dizuegun aurkezpenean edo lotura honetan) dagoen fitxa bete beharko da, bertsolari bakoitzaren izena, dagokion argazkiaren hizkia eta jaiotza urtea adieraziz, eta eskolako idazkaritza aurrean dagoen kutxan sartu beharko da. Martxoaren 8an, asmatzaile guztien artean egingo den zozketarekin amaituko da proiektua.
Proiektuari amaiera emateko, iaz bezala ikasleek emakume bertsolarien biografiak idatziko dituzte Txikipedian.
Emakume bertsolariak ezagutu, bertsoekin gozatu eta lehiaketan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Bete zuen fitxa eta parte hartu!