Bi irakasle Florentzian daude proiektuen inguruko ikastaro bat egiten, Erasmus+  proiektuaren barruan, “PBL, Project Based Learning”. Bulgaria, Grezia eta Portugaleko irakasleekin batera daude ikastaroa burutzen. Eskolen artean esperientziak elkartrukatzen eta ideia berriak hartzen ari dira. Bizipen aberatsa eta interesgarria izaten ari da.

Abenduan hiru irakasle Letonian egon ziren. Hotz handia bai baina harrera beroa jaso omen zuten. “How to combine outdoor and environmental education” izenburupean, argi geratu zitzaien kanpo espazioak ezinbesteko gunea direla ingurumen hezkuntzan, bertan hasitakoa ikasgelan lantzen jarraitu dezakegula, eta modu honetan kanpo eta barne espazioak bat egiten dutela.

Baina hemendik aurrera ere baditugu Erasmus + eko hainbat bidaia ere zehaztuta, batzuk irakasleentzat soilik eta beste batzuk baita ikasleentzat ere. Informatuta edukiko zaituztegu.