Aste honetan, Orokietako Erasmus programako ikasleak Herbehereetako Leiden hirira joan dira. Bertan, Dukdalf ikastetxeko familiek beraien etxeetan hartu dituzte, eta horri esker, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal izan dituzte Herbeheretako eguneroko bizimodua, kultura eta ohiturak.

Egonaldiaren baitan, Holandako, Eslovakiako eta Frantziako ikasleekin elkarlanean aritu dira, hainbat tailer eta jardueratan parte hartuz. Horrez gain, bisita kultural interesgarriak ere egin dituzte; nabarmenen artean, Hagako Madurodam museoa, Herbehereetako eraikin eta paisaia esanguratsuen miniatura ikusgarriekin.🌷

Esperientzia aberasgarria eta ahaztezina izan da parte-hartzaile guztientzat.🥰❤️🤍💙