Aste honetan Eslovakiako Sliač herriko ikasle eta irakasle talde bat izan dugu gurean.
Astebetez LH6ko ikasleekin batera ekintza ugari egin dituzte, energiarekin lotuta, torreoiko altxorraren bila jolasa, hondartzan heziketa fisikoko saioak, irrati elkarrizketa, Donostiara bisita, eta Zarautzen inguruko aurkezpen bideoa ondu dute elkarrekin, Kroma teknika erabiliz.
Ikasleak eskolako familietan egon dira. Hemen izango dira iganderarte.
Eslovakiako Základná škola A. Sládkoviča ikastetxea eta Orokietaren arteko harremana ez da berria. Dagoeneko Eramus proiektu bat aurrera eraman genuen elkarrekin. Ekainean gainera, Orokietako 6 ikasle Eslovakiara joango dira elkartrukea egitera.
Polita izan da jolasgaraian handik etorritako ikasleek sortu duten jakinmina. Hor aritu dira ingelesa praktikatzen ausartenak eta urrutitik begiratzen lotsatiak. Baina guztion hizpide izan dira.
Ziur gaude inpresio ona jasoko zutela, gure ikasle-irakasleek jaso zutenaren antzera.
Eta bide batez aprobetxatu nahiko genuke ikasle hauek beraien etxeetan hartu dituzten familiei; lan handia egin baitute.