Estoniako Tartu Hansa Kool eskola publikoko kideak izan dira aste honetan Orokieta ezagutzen. 2023ko azaroan guk bisitatu genituen eta oraingoan beraiek etorri dira gure hezkuntza sistema ezagutzera.
3 egunez gure klaseetan egon dira, irratia, matematika, proiektuak, inklusioaren lanketa eta familien parte-hartzea nola egiten dugun ikusten.
Aukera bikaina izan da egiten dugunaren gaineko hausnarketa egiteko eta beraiekin izandako elkarrizketetatik ikasteko.
Bereziki Orokieta Irratia, aniztasunaren trataera, haur hezkuntzako zentzumen gela eta familien inplikazioak harritu ditu. Adin desberdinetan, ikasleak jardueratan oso zentratuta eta jarduerak egiten gustura ikusi dituztela ere aipatu dute.
Euskara eta euskal kulturaz gozatzeko tartea ere izan dute; Santa Ageda bezperan, nola ez, beraiek ere, zapia eta makila hartuta kantatzera animatu baitira.
Bi eskolen artean harremanetan jarraitzeko proiektu eta jarduera berriak adostu ditugu bisita honetan.
Estonieraz esaten duten moduan Aitäh esanez agurtu ditugu.🤗🫶🏽
