Aurreko ikasturtean, 5. mailako ikasle eta irakasleok “Feel the library” etwinning proiektuan parte hartu genuen. Irakurketa zuen helburu proiektu honek, eta telebistak eta tabletek ikasleengan duten eragina gainditu nahian sortu zen Europako hainbat herrialdetako eskolekin batera. Zentzumenak aktibatu eta horien bitartez irakurketaren plazera eta alderdi emozionala indartu nahi izan genituen. 
Ederra izan zen Europako herrialde desberdinetako ikasleak ipuin berdinaren bertsio desberdinak irakurtzen egotea. Lan handia eta polita egin genuen eta horren ondorioz  eTwinning Kalitate Zigilua lortu dugu. Oso pozik gaude eta errekonozimendu honek proiektu gehiagotan parte hartzeko indarra ematen digu.