Orokieta Herri Eskolaren helburutako bat da Steam estrategia pedagogikoa curriculumean txertatzea eta abiapuntu bezala robotikarekin hasi ginen duela pare bat urte. 2018-2019 ikasturtean CodeWeek 2018 ekimenean parte hartu dugu.
Codeweek-en helburua programazioa ikusaraztea da eta bide batez, gazte zein helduei beraien ideiak programazioaren bitartez garatzeko aukerak erraztea.
Emakumezkoak Steam arlora txikitatik hurbiltzeko helburua ere badu programa honek.
Europar batasunak babestutako ekimena da, Agenda digitalaren barruan txertatzen da (Digital Education Action Plan) eta boluntarioen bidez eramaten da aurrera.
Guztira CodeWeek 2018an Orokieta Herri eskolako (HH eta LH) 674 ikaslek hartu dute parte.