Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu eskolan eta Euskal Herri osoan.

Baina ba al dakizu zergatik ospatzen dugun egun honetan? 1995. urtean hala erabaki zutelako Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak.

1949an ospatu zen lehen aldiz, Eusko Ikaskuntzak bultzatuta. Idatzi hau atera zuten.

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna. Jakin badakigu Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren 3an.