Abenduko zubiarekin batera, badator 58. Durangoko Azoka. Abenduaren 6tik 10era bitartean, euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izango da Durango, eta Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko aukera izango dugu guztiok.
Honetaz gain, era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egongo da egun horietan azokaren gune ezberdinetan: musika zuzenean, liburu aurkezpenak, solasaldiak, haurrentzako tailerrak, ipuin kontaketak eta beste hamaika ekitaldi.
Animatu eta hurbil zaitez Durangora, giro aparta egongo da eta.
Informazio gehiago: https://durangokoazoka.eus