Aste honetan zehar, 6. mailako ikasleek gailu teknologikoen erabilerari buruzko formazio tailerra jaso berri, gurasoentzat ere hitzaldi bat antolatu da eskolan.

Pantallas amigas elkarteko Itziar Errasti psikologo eta hezitzaileak IKTen erabilerak gaztetxoen artean dituen arriskuei buruz hitz egin zuen. Ikasleek gehien erabiltzen dituzten sare-sozialak zeintzuk diren azaldu ondoren, bideo-jolasak, ziberbullyinga, sextinga, groominga, segurtasuna eta pribatutasuna izan ziren landutako gaietako batzuk.

Gailuen edo mobilaren erabileran zentratuz, ezinbesteko jo zuen Errastik guraso eta seme-alaben artean erabilerari buruzko arau batzuk ezartzea, gai hauen inguruan elkarrekin hitz egitea eta konfiantza giroan seme-alabak heztea.