Aste honetan, ostegunean, Frisiako  Stenden Unibertsitateko ikasle eta irakasle talde bat izan dugu bisitan. Hizkuntza eleaniztasun espezialitateko ikasle hauek Frisiako eskolen berri eman digute eta guk berriz gure berri. Antzekotasunak nabariak dira, beraiek ere eleaniztasun programak garatzen dituztelako eta frisiera hizkuntza gutxitua delako.
Gure ikasleekin jolas bat egiteko aukera ere izan dute.
Bereziki interesgarria iruditu zaie Orokietan daukagun ikaskomunitate izaera eta familiek ikastetxean daukaten parte hartzea. Baratza ikasgela gisa ezagutzen dute baina urmaelaren erabilera didaktikoak harritu ditu. Proiektuen bitartez maila desberdinekin egiten diren loturak ere praktika bikaina iruditu zaie.