5. mailakoen albiste bat:
Bigarren hiruhilekoan EUSKAL HERRIA proiektua gauzatu zuten eta bertako hiriburu bat bisitatzera joateko intentzioa ere bai; Lapurdiko hiriburuko eskola batekin harremanetan ere ba omen zeuden. Baina azken irteera hau aurrera ez zijoanez, hurrengo proiektuarekin lotzeko bidea aztertu ondoren, hau da, HISTORIA, Gasteizko katedrala eta harresia ikustea erabaki zuten. Eta hara joan ziren aurreko ostiralean, maiatzaren bostean.
Katedralaren bisitak liluratu zituen. Gotikoa zer den ikasi zuten eta kanpandorrera igotzeko eskailerek beldur pixka bat eman ere bai. Tunel estu eta baxuetatik okertuta edo makurtuta pasa ondoren, katedralaren edertasunak besarkatuz.
Jarraian, erdigune historikoko parke batean jolas bat burutu zuten: Gutun batean zegoen KODE SEKRETUA asmatu behar zuten. Denboraz larri ibili ostean, jolasa eskolan bukatzea erabaki zuten.
Modu polita 5. mailekoena proiektu berriari hasiera emateko, ezta?