Gaur inauteri eguna ospatu dugu eskolan. Egoerak eta eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, umorea eta ondo pasatzeko gogorik ez zaigu falta izan.
Goizean zehar, musikaz lagunduta, eskulanak eta mozorrotzeko osagarriak egiten jardun dira geletan, eta goiza eta sabela alaitu asmoz txokolate beroa eta bizkotxoak banatu dizkiegu ikasleei,
Goiz ederra pasa dugu, bai horixe!