Atzo ospatu genuen Orokietan gure inauterietako jaialdia. Aurten marrazki bizidunak izan da aukeratutako gaia eta hainbat pertsonaia ezagun ikusteko aukera izan genuen: Dora esploratzailea, Pipi galtzaluze, Maia erlea, Minions eta Coco filmeko lagunak.

Datorren astean jaialdiko bideo guztiak jarriko dizkizuegu ikusgai.

Ondo pasa inauterietako asteburua.