Gure eskolako Haur Hezkuntzako geletan zientzia lantzen ari gara. Magnetismoa ezagutzeko, imanarekin jolastu dugu. Elektrizitate estatikoarekin, objektuak nola mugitzen diren ikusi dugu. Koloreekin nahasketak egin ditugu eta gauza berriak sortu ditugu. Gainera, uretan objektuak probatu ditugu, flotatzen duten ala hondoratzen diren ikusteko.
Umeek esperimentuak egin dituzte eta gauzak ukitu, behatu eta probatu dituzte. Eta jolasaren bidez zein taldean, umeek asko ikasten dute eta oso ondo pasatzen ari dira zientzia egiten.



