5. mailako ikasleek tailerrak egiten dituzte eta hauetako bitan artea dute langai.

Marrazketa tailerrean, ikasleek beraiek aukeratutako Picassoren hainbat obra bertsionatu dituzte, Emakumea lorearekin, Emakume gaztea ispilu aurrean, Gernikaren zati bat, Maya panpinarekin, Paul arlekin jantzita, Aviñongo andereñoak, eta 1907ko Picasso beraren  Autoerretratua.

Collage tailerrean berriz, artista ezberdinen obrak erakutsi eta ikasleek beren interpretazioa egin dute collage teknika erabiliz. Bakoitzak bere gustuko montajea egin du, material desberdinak erabiliz, telak, paper mota ezberdinak, purpurina eta lumak adibidez. Egin dituzten obrak, Munchen Garrasia, Velazquezen Meninak, Leonardo Da Vinciren Gioconda, Van Goghen Gau Izartsua izan dira.

Egin klik bideoetan emaitza zoragarriak ikusteko.