Oporrak iritsi dira baina etxean jarraitu beharko dugu oraindik bolada batean, ez etsi eta animo denoi!
Zer moduz zaudete, badakigu lanean fin-fin zabiltzatela, eskolan bezala. Orain, hala ere, deskantsu txiki bat hartu beharra dago gero indarberriturik bueltatzeko, ezta?
Irakasleok egun hauetan asko gogoratu gara ikasle guztiokin, faltan bota zaituztegu, eta horregatik, bideo polit bat egitea bururatu zaigu, zuek animatzeko.
Ea gustatzen zaizuen!