Hasi gara Code Week 2018

Annual Archive

Hasi gara Code Week 2018

2018-10-08T11:54:31+00:0006/10/2018|
Bagoaz Code Week!
Urriaren 6tik 21era, Europa mailan ospatuko den             Code Week  egitasmoan parte hartuko dugu Orokieta Herri Eskolan.
STEAM (Sience, Technology, Engineering, Arts, Mathematics) alorrak ikasleen egunerokoan txertatzeko lanean dihardugu.
Programazioa eta robotika, ikasteko tresna gisa ari gara lantzen gure curriculumean. Horren adibide dira Code Week egitasmoaren barruan antolatu ditugun ekintzak. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6.maila bitarteko ikasle guztiek hartuko dute parte bertan.
5. mailakoak eta 6. mailakoak hasi dira dagoeneko Scratchekin musika egiten. Hurrengo asteetan musika instrumentu bat eraiki beharko dute eta kanta bat jo.
Gogotsu eta bide onean dabiltza!
Code Week