Atzo bertan joan ziren 2. mailako ikasleak baratzera tomate hazietatik ernetutako landareak bankaletan jartzera.
4. mailako ikasleek tomate haziak erein zituzten, eta ernetutako landareak baratzean landatuko dituzte orain 2. mailakoek. Ondoren zaindu egin beharko dituzte tomateak hazi eta heldu arte. Fruituak heltzean, tomate ederrenak jaso eta gorde egingo dituzte. Zertarako? Bada, tomate horietako haziak atera eta gordetzeko, eta beste ikastetxe batzuekin hazi trukea egiteko.
Gipuzkoako Landa Garapen Agentziek, Eusko Jaurlaritzako Ingurugelak eta Cristina Enea Fundazioak bat egin, eta baserrietako kultura horren zaindari eta ikur diren haziak ardatz hartuz, landa ingurua eta nekazal kultura ikastetxe eta eskoletara gerturatzeko Nekazal Kultura Eskoletara proiektua jarri du abian. Proiektu honen barruan, Hazi sarea ekimena martxan jarri dute eta Orokieta Herri eskola proiektu honen partaide da.
Sare honen helburua, denon artean elkarlanean eskola baratzeetan landatu ahal izateko bertako barietateen haziak lortzea litzateke, kasu batzuetan galtzear egon daitezken hazi bereziak berreskuratzearekin batera. Gainera, beste ikastetxeekin aholku eta esperientziak partekatzeko aukera ere izango dugu.
Eskola bakoitza hazi mota batzuk ugaltzeaz arduratuko da: erein, landatu, fruituak lortu eta hazi berriak erauzi. Urte amaieran beste eskoletako ordezkariekin elkartu eta esperientziak eta haziak trukatuko ditugu. Orokietak zainduko dituen haziak, LOIDI tomatea eta GERNIKAKO kalabaza dira.
Ze interesgarria, ezta?