Segundo batzuk izaten dira hondakin bakoitzarekin zer egin erabakitzeko erabiltzen dugun denbora, baina aste honetan, tarte handiagoa eskainiko diogu sortzen ditugun hondakinak aztertzeko.
Hondakina nork ekoiztu duen, nork saldu digun, nolako osagaiak dituen, edo gure herrian zenbat hondakin sotzen dugun aztertuko dute ikasleek, HONDAKINEN PREBENTZIORAKO EUROPAKO ASTEAREN barruan.