Abenduaren 24a ere iritsi zaigu, eta azken urteotan bezala, kaleak kantuz alaitzen jarraitzeko unea ere bai. Goizean goiz Orokietako familiekin giro alaian aritu gara kalez-kale gabon abestiak abestuz. Hamaiketakoa egiteko parada izan dugu gurasoek beren elkartean pretatutako txistorrarekin. txistorra eskeiniz. Mila esker!
Indarrak berreskuratu ondoren, musika plazan amaitu dugu goiza. Olentzero eta Mari Domingi ere gurekin izan ditugu haurren gozamenerako.
Mila esker parte hartu duzuen guztioi! Hurrengo urtean ere kaleak musikaz eta kantuz alaitzen jarraituko dugulakoan gaude. Gora Orokieta!