Urte honen amaierarekin batera a ze nolako sorpresa pila jaso dituzten Orokietan. Gaur bertan etorri dira gurera Olentzero eta Mari Domingi. Lan ikaragarria dutela eta ezin biharko egunean etorri, beraz egunez aurreratu zaizkigu. Dagoeneko eskolara oparia iritsi zaie, Olentzeroen baserrian hainbat urtetan erabili duten egurrezko etxola!

A ze ilusioa haur eta helduena…Gustora arituko dira jolasean opariarekin.

Eta 1go mailakoek berriz Orioko arraunlarien bisita izan dute. Azken proiektuan makina sinpleak lantzen aritu dira eta oso gustura egon dira arraunlariekin.

Arraunean egiteko aukera ere izan dute. Gure artean izango al ditugu etorkizuneko arraunlaririk?Mila esker Andoni eta Bersaitz.

Ekintza gehiago jakin nahi? Hona hemen ederra! Goizean goiz 2.mailako ateak espaziontzi bihurturik agertu zaizkigu. A ze sorpresa 2.mailakoentzat….Batzuk horrelako espaziontzi bat eskatu nahi omen diote Olentzerori! Ekarriko ote die?

Bueno bueno…a ze abiste sorta…ezin ahaztu gaurkoan ere 5.mailako ikasleek 1go mailakoei egindako aurkezpena Harri, Fosil  eta Mineral gaiaren inguruan. Txunditurik geratu dira denak!

Azken albistea gaurkoan!  LH 6ko ikasleak  Aritzbatalde kiroldegiko kantxa berrian egon dira. Bertan, DBH 1eko Spelling Bee txapelketako finala ospatu dute eta ez diote uko egin lehiaketa ikusteko Lizarditik jaso dugun gonbidapenari. 

Bihar azken eguna eta albiste gehiago!

Olentzero 2022