Gaur, iazko esperientzia ederra izan zela ikusita, 6. mailako ikasle guztiak Sormengelaben elkartu gara Iboni entzuteko eta bere bizipenak jasotzeko.

Eta zergatik zioten merezi zuela, nahiz eta aurten bere semerik ez egon, hitzaldi hau egitea? 

Arrazoitu dezagun:

1.- Guztia irudi bidez ondo azaltzen duelako eta berak esaten duena bizi duelako; bere bizitza baita.

2.- Horrelako egoera latza jasan duen pertsona izanik, zukua atera dio eta hori oso ondo helarazten daki. Irakaslea eta guraso izanda badaki ikasleak bereganatzen.

3.- ERABAKIAK hartu behar izan dituela ere esan digu eta bizitza hori dela, bide bat ala bestea, bakoitzak bere kabuz, ez besteena betez, nahiz eta besteengandik baztertua sentitu.

4.- Ikasleei dituzten ILUSIOEZ galdetu die. Istripua izan zuen unean bere ilusioak hankaz gora nola joaten ziren ikusi zuela, baina berak egin zuen bezala, dituzten ilusioak betetzeko, etsi gabe gogor ekiteko eta lortzera iritsiko direla.

Ordu eta erdi iraun du hitzaldiak eta motz geratu da. Ez da galderetarako denbora asko egon baina zein garrantzitsua izango litzateke, agian hemendik lau urtetara, ikasle horiekin beraiekin, beste gogoeta bat egitea. 

Laburbildu beharko bagenu, hitz kakoak hauek lirateke: ERABAKIAK (amore eman ala segi, hau egin bakarrik ala nahi ez dudana taldean jarraitu ahal izateko…) eta ILUSIOA (bakoitzaren ametsak betetzeko) izatea. 

Hori dena eman diguzu, Ibon.