2. urtez Zientzia Astea ospatuko dugu Orokietan. Aste osoan zehar, maila guztiek zientziari eskainiko diote tarte handi bat. Aurreko urtean  esperimentuen erakusketa egin genuen frontoian,  baina aurtengo egoera berezia dela ezin izango dugu aurrez aurreko erakusketarik egin. Hala ere, ekintza berrantolatu eta egokitu egingo dugu.

Aste osoan zehar, egunero, eskolako ikasle guztiak zientzialari bihurtu eta esperimentuak egiten egongo dira. Esperimentu horiek eguneroko zientzialari koaderno digital batean bilduko ditugu eta erakusketa birtuala osatuko dugu.

Azpian duzuen egutegian, egun bakoitzaren gainean klik egiterakoan, maila ezberdinetan egin dituzten esperimentuak ezagutzeko aukera izango duzue.

Jarrai gaitzazue eta ikusi egunero txertatzen joango garen irudi, bideo eta azalpenak. Goza ezazue!