Inauterietan grabatutako emanaldiekin bideoak osatzen ari gara zuen eskura jartzeko. Dagoneneko Haur Hezkuntzako bi emanaldiak eta Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. ziklokoen bideoak prest ditugu eta bihar bertan prest egongo da lehen zikloko bideoa ere. Nola ikus ditzakezuen? Bada, eskolako web orrian (orokieta.eus) Telebista Nahieran atalean sartu ditugu.

Ea gustuko dituzuen!