Aurten ere martxan dira matematika eta atzerriko hizkuntzako Talde Elkarreragileak. Dakizuenez, bost edo sei ikaslez osatutako talde txikiekin egiten diren jarduerak dira, eta talde bakoitzean heldu bat aritzen da elkarrekintzaren bidez ezagutzak denen artean eraiki asmoz.
Gaurkoan ingeleseko Talde Elkarreragileei aipamena egin nahi diegu. Izan ere, ikasturte osoan zehar, 4., 5. eta 6. mailako ikasleak modu horretan arituko baitira lanean astean behin.
Irakurketa eta idazketa lantzen espezializaturiko Minneapoliseko Christine Allman saio eta material bereziak prestatzen ari da ikasturtean zehar eta txoko baten arduradun egonkorra da. 5. eta 6. mailetan, Christine eta Orokietako ingeleseko irakasleez gain, ikastetxeko hainbat guraso ere dinamizazio lanetan arituko dira. Gainera, ikasturtean zehar unibertsitatetik praktikaldiak egitera datozen hainbat ikasle ere parte hartzen ari dira dagoeneko.
Modu horretan, guztion elkarlanarekin, aho hizkuntza lantzeko, hizkuntza egiturak bereganatzeko eta hiztegia bereganatzeko aukera paregabea izango dute gure ikasleek.