Aurten ere martxan dugu Ikasleen Ingurumen Batzordea. 3.zikloko ikasleek osatzen
dute, gela bakoitzetik ordezkari batek.

Aurtengo berrikuntza gisa, batzordera IRAES ordezkaria gehitu dugu. IRAES eskola
Jasangarrien Sarea da eta beste ikastetxeekin elkarlanean hainbat erronka eramaten
ditugu aurrera.

6.mailako ikasleek euren burua aurkezteko aukera izan dute. Batzordearen ardura izango da ikastetxean ingurumenarekin lotuta sortzen diren
ekimenak eta proposamenak dinamizatzea. Agenda 2030 proiektuan parte hartzen dugunez, eurak izango dira gure
ordezkariak.

Abenduan Eskolarteko Foroan izan ginen. Bertan,
kurtso bukaeran udaletxean egingo den fororako proposamenak landu genituen eta
Zarautzko ikastetxe guztiok hartu genuen parte. Aurten herri mailan landuko den gaia
Energia izango da.

Ilusioz gainezka hasi gara aurten ere eta ziur lan bikaina egingo dugula.