Gustatuko al litzaizuke gure eguneroko irratsaioan norbaiti kanturen bat eskaintzea? Agian zure gurasoen, aiton-amonen, biloben edo lagunen baten urtebetetzea da eta gustuko kantu bat eskaini nahi diozu. Edo, besterik gabe, zuri asko gustatzen zaizun edo zuk maite duzun norbaitek oso gustuko duen kantu bat irratian jartzea nahi zenuke.
Ikasle, guraso, aiton-amona, entzule, denak gonbidatu nahi zaituztegu abestiak eskatu eta eskaintzera.

Horretarako, inprimaki labur hau bete eta guri bidali zure eskaera. Gustu handiz jarriko dugu!