Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere pozik dira Balurdin Guraso Elkartekoak, pasa den ostiraletik aurrera eraman duten Jostailu Azokak izandako harrerarekin.

Jendea bildu da ostiral goizean hasi eta larunbata goizean zehar burutu zen azokan. Aurretik, familiek, dagoeneko erabiltzen ez zituzten jostailuak eta egoera onean zeudenak Guraso Elkarteari eman zizkieten beste haur batzuk aprobetxa ditzaten.

Balurdin Guraso Elkarteak bereziki eskertu nahi izan du Garagune elkartearen laguntza, bai azokaren prestaketan bai eta salmenta egunetan ere, ezinbesteko laguntza eskaini baitute eta noski baita urtero laguntzaile den Gurutze Gorriari ere.

Guztira 1000 € inguru bildu dituzte eta Hotz Zarautz elkarteari emango dizkiote, beraien ekimenetarako.