Kirol aniztasuna ezagutzen

Egun hauetan Orokietako ikasleak kirol aniztasuna lantzen ari dira. Saio hauekin  kirol egokitua ezagutu eta praktikatzeko aukera izan dute.

Kirol Egokitua, pertsonek dituzten ezaugarri fisiko, psiko-afektibo zein kognitiboetara egokitzen den kirol ekintza oro da .

Eskolan egindako sentsibilizazio saioak, urritasunak dituzten pertsonen mugen bizipena izateko aukera ematen die. Soinuzko pañuelitoa, Boccia eta saskibaloi egokituarekin, ikusmen urritasuna, garun paralisia edo zailtasun motorra duten kirolarien azalean sartzeko aukera izan dute ikasleek.