Gaur egun garrantzitsua da eskolan eta baita herrian ere, Korrika Zarauztik pasako delako arratsaldean.🏃♀️🏃♂️
Goizean HH2tik hasi eta LH6 arte Korrika Txikia egin dugu eskolan. Lekukoa maila guztiek eskutik eskura pasatuz herrian zehar ozen egin dugu aldarri euskararen alde.
Korrika egiteaz gain, jolasak, kantak eta irratsaio berezia izan ditugu eguna girotzeko.
Gero, arratsaldean, LH5 eta LH6ko ikasle guztiak Korrika ofizialean aterako gara lekukoa eramanez, eta beste ikasle guztiak ikustera eta txalo egitera aterako gara.
Euskaraz garelako, egiten duguna garelako.







