Aste honetan zehar, Korrikari  buruzko galderen lehiaketa bat jarri dugu martxan eskola osoan. Egunero galdera bat jarri da beheko pasilloan, eta galdera guztiak erantzun ondoren, parte hartzaileen artean zozketa egin dugu. Irabazleek Korrikako buf bana lortu dute.

Hauexek izan dira zortedunak: Arhane Manterola, Laia Roteta, Lukas Agirre, Manex Etxabe, Kerman Elorza eta Julen Aberasturi. Zorionak denoi!

Sei irabazleei oparia eman eta argazkia atera dugu.