Gaur 5.mailakoek Hiriburuko (Lapurdi) Baste-Quieta eskolako ikasleekin pasako dute eguna, Zarautzen.
EMAZU ESKUA proiektuan parte hartuko dute bi ikastetxeetako ikasleek. Proiektu honen helburuak Iparraldeko eta Hegoaldeko ikasle eta irakasleen arteko harremanak sakontzea, euskararen erabilera sustatzea eta Euskal Herria ezagutzea dira, besteak beste.
Aurtengo ikasturtean ikasleek eskutitz-trukea egingo dute, eta elkarren ikastetxea eta herria ezagutzeko aukera ere izango dute.
Ongi etorri!