Hainbat urte Orokietan egin eta gero, iritsi zaizu agur esateko garaia. Ezagutzen zaitugunok badakigu irakasle lana utzita ez zarela geldirik egongo, aurkitu duzula hemendik aurrera ere zer eginik.

Eskolako irakasle eta ikasleek eskerrak eman nahi dizkizugu emandako guztiagatik, asko izan delako.

Espero dugu tarteka gurekin akordatzea eta bisitan etortzea. Eskuzabalik hartuko zaitugu.  Eta bitartean, bizi zoriontsu eta gozatu!