Gure eskolako “Explore, learn and protect our world” Erasmus proiektua amaitzen ari da. Astelehenean etorri ziren Letonia, Bulgaria, Malta, Errumania eta Turkiako eskoletako zuzendari eta ordezkariak eta gurekin izan dira hiru egunez.
Bi urte hauetan, beraien herrialdeetan haur eta lehen hezkuntzako lehen zikloan kanpo espazioen erabilera pedagogikoa nola egiten duten ikasteko aukera izan dute gure irakasleek. Oraingoan Orokietaren txanda izan da.
Proiektu amaierako lana egitea besterik ez zaigu geratuko, kanpo espazioen erabilerari buruzko gidaliburu bat sortzea.
Gida herrialde guztiek elkarrekin sortutako altxorra izango da eta irakasle guztientzat erabilgarria.
Gure eskola ezagutu, baratza Ikasgelabeko erabilera eta gure lan egiteko modua ikusi eta ingurune desberdinetan ikasleekin egiten ditugun ekintza batzuk ezagutzeko aukera izan dute. Zarauzko, Zumaiako eta Donostiako inguruak ezagutzeko aukera izan dute.
Horrelako bisitekin asko ikasten dugu eta proiektuko berariazko helburuez gain, aniztasuna, kulturartekotasuna, lankidetza, laguntasuna, hizkuntzen aberastasuna bezalako baloreak indartzen ditugu. Halaber, herrialde ezberdinen berezitasunak partekatuz denok aberasten gara horrelako topoaketetan.
Ekintzez beteriko hiru egun izan dira eta penaz agurtu ditugu gaur goizean azken partaideak.
Mila esker egun hauek gurekin pasatzeagatik, laster arte!
Thank you very much for sharing these days with us. See you soon!
Liels paldies, ka dalījāties ar mums šajās dienās. Uz drīzu redzēšanos!
Благодаря ви много, че споделихте тези дни с нас. Ще се видим скоро!
Grazzi ħafna talli qsamtna dawn il-jiem. Narak dalwaqt!
Vă mulțumim foarte mult pentru că ați împărtășit aceste zile cu noi. Pe curând!
Bu günleri bizimle paylaştığınız için çok teşekkür ederiz. Yakında görüşürüz!