Bi egun zoragarri pasa dituzte Hondarribin, gaua bertan igaroz. 🚌💙 Ekintza eta bizipen dibertigarriak egin dituzte tutoreekin batera eta noski, beraien arteko harremanak sendotu. Egunerokoan autonomia handiz aritu dira gosari, bazkari eta afari tarteetan laguntzen.
Eta zer festa izan zuten bart! 🎉 Pijama-desfilea antolatu eta ederki gozatu zuten! 🥳👕✨
Eguraldi paregabea lagun, Hondarribi ezagutzeko aukera ere izan dute. ☀️🌊
Gaur, berriz, tirolina, futbola, kirolak eta hainbat jolas egin dituzte, energia guztia agortu arte! ⚽️🧗♀️🎯
Leher eginda baina irribarre handi batekin itzuli dira eskolara. 😊 Orain, atseden hartzeko eta bizitako guztia gogoratzeko garaia da! 💙


