Ia 30 urtez eskolan lanean ibili ondoren, agur esango digu Marijok. Azken zortzi urteetan liburutegiko ardura hartu eta liburu maileguak egiteaz gain, gelak liburuz hornitu, ipuin kontaketak egin, tailerrak eta bestelako jarduerak bultzatu ditu. Hau guztia nahikoa ez eta Orokietako Mediateka bloga sortu eta elikatu du egunez egun. Orain, beste batek jarraitu beharko du bere bidea.
Hemendik aurrera, etapa berri bati emango diogu hasiera. Gure liburutegia Sormen Liburutegi bihurtuko baita. Bertan, liburuez gain, somena eta ikasketa bultzatzeko aukera desberdinak egongo dira.
Oraindik ez dakigu zehazki noiz zabalduko den, baina izango duzue honen berri.