Gaur, Maider Cachonek, Orokieta Herri Eskolako zuzendariak, nazioarteko jardunaldietan hitzaldia eman du. Webleaner (UPV/EHU) ikerketa taldeak, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Hezkuntza Fakultatean, antolatu den e-lidergoa Irakaskuntza-Ikaskuntza Espazioak eta Prozesuak Birdiseinatzen nazioarteko jardunaldiak izan dira.
Hitzaldia, gure proiektuaren inguruan izan da, amets batetik eguneroko proiektuetara izan dugun ibilbideari buruz hain zuzen ere. Baratza IkasgeLab espazio berritzailea ezartzea ahalbidetu duen prozesua azaldu du, talde-lanari esker, amets izatetik errealitate izatera igaro dena. Kanpo espazio honen sorkuntzari buruzko esperientzia partekatuko du eta adibide zehatzak nabarmendu ditu. Era berean, eskolatik kanpo datozen proposamenak eguneroko proiektuetan nola integratzen diren azaldu du.