3. mailakoak Talaimendira joan dira goizean, proiektu berriari hasiera emateko. Izan ere, Urola Kosta eskualdea landuko dute datozen asteetan. Talaimenditik gure herri eta inguruetako mendi, ibai eta inguruak ezin hobeki ikusi ahal izango dituzte.

Arratsaldeean, aurreko proiektuari amaiera ere emango diote. Hondartzara jaitsirik, uraren flotagarritasuna frogatu beharko dute, eskuz egin dituzten itsasontziak uretan jarriz.