Duela egun batzuk Orokietako liburutegi-mediatekako blogak 40.000 bisitaren langa gainditu du. Duela bost urte hasitako lanak eman du bere fruitua Marijoren lan itzelari esker. Blog zoragarri honetan liburuei buruzko azken nobedadeak, gomendioak, bideoak, herriko ekitaldi, emanaldi edo albiste interesgarriei buruzko xehetasunak, eta beste hainbat gauza interesgarri eskaini dizkigu urte hauetan guztietan.

Mila esker, Marijo, eta segi orain arte bezala, irakurleok bihotzez eskertuko dizugu eta!